TXTB 2018 1. kapitulua: URARGIZARATXO, GURE ZELAI BERRIA!

TXTB 2018 1. kapitulua: URARGIZARATXO, GURE ZELAI BERRIA!

TXTB 2018 1. kapitulua: URARGIZARATXO, GURE ZELAI BERRIA!

Urargizaratxo zelaian topatu dira Txantxariak oraingoan. Brauliok esan zien hara joateko eta bertan elkartu dira denak. Ez da leku makala Txantxarientzat, non egon daitezke hobeto beraien jolas eta kanta berriak sortzeko natura-gune bete-betean baino?

Abentura pila bizi behar dituztenaren itxura du. Benetan toki polita da Urargizaratxo, itzal ederra ematen duen zuhaitzak , bainua hartzeko erreka, beren tresnak gordetzeko kobazuloa…

Lo egiteko kanpin denda ere ekarri dute Txantxariek. Ez dute ezertxo ere falta: otorduak egiteko egurrezko mahai handia dute, bero-bero egoteko sutondoa, pendulua erabiltzen ere erakutsiko die Antxonek Mari Txipi eta Txantxibiriri. Baina, Braulio? Non dabil Braulio?