TXTB 2018 5.kapitulua: ERLEAK LAGUN

TXTB 2018 5.kapitulua: ERLEAK LAGUN

TXTB 2018 5.kapitulua: ERLEAK LAGUN

Braulio izugarri haserretu da Mari Txipi eta Txantxibiri erle bat akabatu nahian ibili direla ikusitakoan. Erleak gure lagunak dira eta beraiek gabe bizitza oso zaila izango litzatekeela esan die serio-serio. Hala ere, Braulio triste jarri da haserretu denean bere lagunak beldurtu egin direlako. Baina, gaizki ulertuak argitzeko Arantxa eta Antxonekin hitz egin du, baina Txantxibiri eta Mari Txipi beldurtu dituena ez zen erle arrunt bat, asiar liztor bat baizik.

Bestetik, Antxon eztarriko minarekin dabil baina min hori Arantxak jasotako sendabelarrak eta Axintxiok emandako propoleoak sendatu die. Ez hori soilik, Brauliok eztia eta argizaria hartu du erlauntza batetik. Zein onuraduna den erleen botikina! Benetan paregabea!