TXTB 2018 6.kapitulua: TXIRULAREN DOINUA
TXTB 2018 6.kapitulua: TXIRULAREN DOINUA
Txantxi eta JuanaJo jolasean dabiltza gosea sartu zaien arte. Bat-batean fruta falta dela ikusi dute eta urrak lurrera erori direla. Txantxibiri gogoratu da Brauliok urrak lurrera erortzen direnean, zerbait ona pasako dela esan ziela. Baina, zer ote?
Halako batean txoriaren kantua bailitzan basoan soinu polit bat entzuten hasi dira. Dantzan hasi dira kantuarekin, baina zer ote da? Txepetxa? Kaskabeltza? Nondik dator? Jakingo al dute nondik datorren txirula kantua?