Elkarteak

Kaixo lagun!

Txantxariak zuretzako osatu dugu eremu hau. Zu eta gure arteko kontuak jarriko ditugu hemen. Txantxarien saioak noiz diren, argazkiak, Telebista saioak…

Guztion artean eraiki dezakegu eremu hau. Zuen nahiak eskatzeko leku eta gure arteko harreman birtuala eraikitzeko txoko bihurtuko dugu! Prest bidaia hau elkarrekin hasteko?

 

 

Txantxariak Donostian 2018/05/19

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Txantxariak, kale ikuskizuna

Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon, Txilin eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera. Ikuskizunak zertan datza?

Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua da, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak estutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoak. Txantxarien bitartez ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue.