-

Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon, Txilin eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera. Ikuskizunak zertan datza?

Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua da, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak estutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoak. Txantxarien bitartez ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue.

INFO GEHIAGO

Une honetan ez dago datorren ekitaldiak.

Txantxariak Donostian 2018/05/19