Telebista

TXTB 2018 19.kapitulua: HARBITXI

Txilin eta Txantxibiri kobazulo batean daude galduta. Toki eder eta magiko izanik ez dute beldurrik sumatzen. Ezagutzen al duzu zuk horrelako tokirik? Braulio eta Antxon aurkitzeko zer bururatuko zaie? Zuk zer egingo zenuke euren egoeran egongo bazina?

TXTB 2018 18.kapitulua: MAPAREN SEKRETUA

Txantxibiri Urretxuko mineral eta fosilen museoan agertu da. Agatak, kuartzoa, amatistak, fosilak… zer diren erakutsiko dio. Zuk ba al dakizu zer diren? Bestetik, Txantxariak lehiaketa bat prestatzen ari dira. Nork aurkituko ditu animali gehien mendian? Eskulanetan, izebak Kuxudama lorea egiten erakutsiko digu. Zertarako balio dute lore hauek?

TXTB 2018 17.kapitulua: TTAKUN TTAKUN

Asentxio artzaina da eta Txantxarien laguntzarekin oilategi bat eraikitzen ari dira. Asentxiok dituen ardien ilearekin Izebak bere eskulanak egiten ditu. Artilea garbitu, orraztu eta haria ateratzen du. Gaurkoan, Asentxiorentzat opari bat egin nahi dio Txantxibirik. Ba al dakizue zer oparituko dion? Txalaparta eta adarra zer diren ikasiko dugu gaurkoan. Zertarako erabiltzen ziren aspaldi?

TXTB 2018 16.kapitulua: GERRARIK EZ!

Txantxibirik eta Txilinek gerrari buruz ari dira hitz egiten. Txilinek gerran bere familia galdu zuen. Gaizki pasa zuen baina bere familiarekin bizitako momentuan, besarkadak, laztanak, kilimak,… ez dizkiotela inoiz kenduko azalduko dio Txantxibiriri.
Txilinek Txupiren laguntzaz kaxa zahar batzuekin hegazkin bat egingo du. Nola egiten den ikusi nahi duzue? Egon adi!

https://youtube.com/watch?v=sr38ElnU0Ec

TXTB 2018 15.kapitulua: ISILTASUNAREN HITZAK

14. kapituluan Maritxipik herriko festetan istripua izan zuen eta gor geratu da. Brauliok, Orfelia hontzaren laguntzarekin, Maritxipiren lekuan jartzen lagundu die Txantxariei. Hori dela eta zeinu hizkuntza ikastera joan dira. Ezagutzen al duzu zeinu hizkuntza? Ikasiko al zenuke?