Telebista

Urtxintxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzaren ondorioz, haurrentzako telebista saioaren kapitulu berriak sortu ditugu, haurrentzat euskarazko eskaintza zabaltzeko asmoz. Saioek, entretenimenduaren bidez, hainbat balore positibo transmititu nahi dituzte. 3-8 urtera bitarteko neska-mutilengan pentsatuz sortutako euskarazko saioak dira, eta eduki pedagogiko, hezitzaile eta jolasgarrietan osatuta daude.

Jolasaren garrantzia ezagutzera eman nahi du Txantxariak Telebistak. Horrez gain, euskarazko jolasak eta abestiak zabaldu nahi ditu. Kaleak gizarteratzeko gune garrantzitsua direla ere nabarmendu nahi du saioak. Txantxariak Telebistak hainbat balio sustatu nahi ditu, besteak beste hauexek: berdinen eta desberdinen arteko harremanen oparotasuna, norbanakoaren errespetua, egunerokotasunaren plazerraren bizipena…

 

GEHIAGO JAKIN

TELEBISTA SAIOAK: