TXANTXARIAK DONOSTIAN!

Urtero moduan aurten ere Donostian dugu hurrengo zita! Parketarrak egitasmoaren barruan, urteko hiru urte saioietan hiriko hamaika parke eta plazetan elkartu eta elkarrekin euskaraz jolasean ibili dira eta orain gurekin elkartzeko falta ezin dugun zita da. Irrika, saltoka eta kantari arituz jolasak eta kantuak ikasten ibili ondoren, orain Txantxariekin batera uda aurreko festa ospatuko dugu.

Horrez gain, Irungo FamiliaOla egitasmoko familiekin ere egin dugu Donostian zita. Egitasmo honetan ere familian euskaraz jolasteko bideak garatzen ibili dira eta zer hobeto denak batera elkartu eta praktikan jartzea ikasitako guzti hori.

Zuk ere nahi euskaraz, familian eta giro atseginean jolasean, irrika eta kantuan aritu? Ez ezazu galdu bada Donostiako zita. Arratsaldeko 17:00etan Donostiako Bulebarreko kioskoan elkartuko gara, arratsalde ezinhobea bizitzeko! Zuen zain izango gara!

AGENDA!

0 Comentarios

Dejar una respuesta

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*