Txantxariak webgune berria dugu

Txantxariak webgune berria dugu

Webgune berria dugu Txantxarietan!!

Kaixo txantxarikideok!

Zer moduz zaudete? Txantxariok webgune berria dugula iragartzera gatoz gaurkoan. Itxura eguneratzeaz gain, hainbat berrikuntza txertatu ditugu!! Berrikuntzetan berrikuntzena, “GURE EREMUA” atala da. Bertan, eduki guztiak zure interesera egokituta daude eta. Hau da, haurra zarela? Ba haurraren atalean eman eta zure intereseko eduki guztiak izango dituzu bertan. Gurasoa? Ba gurasoen atalera jo. Eta azken eremuak ikastetxe eta elkartearenak dira.

Gainerakoan, kale ikuskizunen inguruko informazioa, agenda, argazkiak, informazio teknikoa eta kontratazio bideak daude, eta baita, Txantxariak Telebistaren inguruko informazioa, saioak, denboraldiak eta DVDeen denda.

Hori guztia ez ezik, lehiaketak eta gure arteko harremana hurbiltzeko asmoz sortu dugu webgunea eta poliki-poliki berrikuntza horiek zuekin konpartitzen saiatuko gara.

Zer diozue? Gustatzen al zaizue gure webgune berria?